viernes, 11 de septiembre de 2009

Giza Gorputza eta Psikomotrizitatea

Azkenengo ekarpenean erritmoaz hitzegin genuen, haurrentzako ezinbesteko den elementua.
Erritmoak gorputzaren atalak mugitzea dakar eta honekin batera umeen kuriositatea. zirkuitu batetik txiribueltaka edo saltoka ibiltzen direnean, nahiz eta hasieran kontzienteak ez izan, gorputz atal bakoitzaren berezitasunak ikusten doaz (4 urtekoak dira konturatzen hasten direnak). Baina euren elastikotasuna hain da ahula, edozein ariketak egitea ez duela balio.
Horretarako psikomotrizitate gela erabiltzen dugu, non koltsonetak eta artilez egindako jostailuak erabiltzen ditugu, beste gauza askoren artean.

Nire lanaren barruan garrantzi handia ematen diot psikomotrizitateari, alde batetik umeak irribartsu jolasten dutelako eta bestetik beste elementu batzuekin batera ikasteko aukera ematen duelako (dantzaren bidez, kanten bidez, marrazketa aktiboaren bidez,...).


Egia esan sorte handi xamarra dudala esango nuke, Deustuko Ikastolak solairu oso bat utzi baitigu jolas gidatuak egiteko. Bai, bai, solairu oso bat material izugarriarekin: gurpilak, jostailuak, kolunpioak, eraikintxoak, margoak,... Honi esker, motrizitatea garatzeko aktibitate mordoa gabiltz egiten eta egia esan, honela irakastea "pasada" bat da.
Behin arauak azalduta, umeak jolasten hasten dira eta oso interesgarria egiten zait euren harreman sozial, fisiko eta psikologikoak aztertzea, 3 eta 4 urteko umeen artean ezberdintasun izugarriak ikusten baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario