viernes, 11 de septiembre de 2009

JOLASAK!!


Orain arte eta nahiz eta egun gutxi igaro izan, jolas mordoa egin ditugu. Hoien artean haurren gogokoenak sorgina pirulina, kolore -kolore, marrazoa eta piratak, patata beroa eta zirkuitoak dira. Hauetako joku bakoitzak haurren garapena biziki lantzen du, musika eta kantak beti airean izanik.

Sorgina pirulina: Hona hemen Pirritx eta Porrotxek landutako kanta. Kanta honek imitazioa eta erritmoa lantzeaz gain, harrapaketa jolasa izanik barreak eta algarak ziurtatzen ditu.

Sorgina pirulina erratza gainean, ipurdia zikina, kapela buruan. Sorgina sorgina ipurdia zikina, tentela zara zu?Ezetz harrapatu!!

http://www.youtube.com/watch?v=_OIDCx94Dlw

Kolore-Kolore: Joku honekin koloreen ikaskuntza indartzen da eta inportantzia handia du 2 - 3 urteko haurren artean. Hauek kolore bat aipatu eta ziztu bizian kolore hori duen zeozer ikutu behar da.

Marrazoa eta Piratak: Ni marrazo maltzurraren papera hartzen dudan bitartean, haurrek soruan botata dauden neumatikoak erabiliko dituzte salbamentu gisa. Harrapaketa jolasa da, beti ere kideen arteko kolaborazioa bultzatuz.

Patata Beroa: Jolas honen helburua denbora zehatz baten barruan patata beroa alboko kideari ahalik eta azkarren pasatzean datza. Joku honetan haurren urduritasuna asko igertzen da, baina "formak" ikasten doazen bitartean tentsio hori desagertzen doa. Algara askoko jokua.

Zirkuitoak: Hauek dira, orokorrean, gehien gustoko duten jolasa. Soru guztitik hainbat koltxoneta eta neumatiko sakabanatu ostean zirkuito bat prestatzen diet zailtasun gutxi batzuekin, lateralitatea ebaluatzeko aldapak, esaterako. Jolas honetan euren motrizidade baliabideak dira inportanteena.

EiTB kazetaritza taldeak egindako mini-erreportai honetan hainbat profesional psikomotrizitatearen garrantziaz hitzeginten digute. Beraz badakizue...ahal den neurrian, jolastu, jolastu eta jolastu!!



Giza Gorputza eta Psikomotrizitatea

Azkenengo ekarpenean erritmoaz hitzegin genuen, haurrentzako ezinbesteko den elementua.
Erritmoak gorputzaren atalak mugitzea dakar eta honekin batera umeen kuriositatea. zirkuitu batetik txiribueltaka edo saltoka ibiltzen direnean, nahiz eta hasieran kontzienteak ez izan, gorputz atal bakoitzaren berezitasunak ikusten doaz (4 urtekoak dira konturatzen hasten direnak). Baina euren elastikotasuna hain da ahula, edozein ariketak egitea ez duela balio.
Horretarako psikomotrizitate gela erabiltzen dugu, non koltsonetak eta artilez egindako jostailuak erabiltzen ditugu, beste gauza askoren artean.

Nire lanaren barruan garrantzi handia ematen diot psikomotrizitateari, alde batetik umeak irribartsu jolasten dutelako eta bestetik beste elementu batzuekin batera ikasteko aukera ematen duelako (dantzaren bidez, kanten bidez, marrazketa aktiboaren bidez,...).


Egia esan sorte handi xamarra dudala esango nuke, Deustuko Ikastolak solairu oso bat utzi baitigu jolas gidatuak egiteko. Bai, bai, solairu oso bat material izugarriarekin: gurpilak, jostailuak, kolunpioak, eraikintxoak, margoak,... Honi esker, motrizitatea garatzeko aktibitate mordoa gabiltz egiten eta egia esan, honela irakastea "pasada" bat da.
Behin arauak azalduta, umeak jolasten hasten dira eta oso interesgarria egiten zait euren harreman sozial, fisiko eta psikologikoak aztertzea, 3 eta 4 urteko umeen artean ezberdintasun izugarriak ikusten baitira.

jueves, 10 de septiembre de 2009

MUSIKA...IMPORTANTEEGIA!!!

Denok imagina dezakegu nlakoa izango litzatekeen gure munduaren "humorea" musikarik gabe... tristeegia, ezta? Melodiarik gabe, ia dantzarik gabe... azken finean, erritmorik gabe.
Erritmoa da, hain zuzen, hain adin txikiko haurrek derrigorrez behar dutena (eta ez hain txikikoek ere bai). Irakasleok, esperientziaz jakin badakigu haurrekin hitzegin edo galderak egiterakoan zer nolako anbientea dagoen: edo den-denak oso adi daude (zailegia lortzeko), edo gehiengoa kasurik egin gabe txiribueltaka edo lekuan atentziorik gabe galduta daude.
Honetaz lana hasi eta lehenengo egunean ohartu nintzen: Gela oso bat 14 umeentzako, jostailuz beterik baina musikarako materialarik gabe. Oso zaila egin zitzaidan aurreneko egun hori, musika aparatu bat itxaron bitartean jolas gidatuak nahiko "sosoak" baitziren. Baina musika materiala agertzerakoan, dena goitik-behera aldatu zen. Haurrek sentimenduak eta barneko "ni"-a kanporatzen saiatzen dira, irakasle eta lagunen artean mundura irekiz. Lehenengo etapa honetan oso garrantzitsua da musikrekin bat espresatzen jakitea, bai zentsumen sentsorialen aldetik, bai psikomotrizitatearen aldetik.



Atal honetan esker bereziak eman beharko genizkioke haurren musikan barneratu diren artista guztiei; Pirritx eta Porrotx, Oskorri, J.Tapia, Txirri, Mirri eta Txiribiton,... euren aportazio alaiek argi utzi baitute helduoi askotan aspertzen gaituzten "telebistako pailasoak" umeen bihotzetan leku berezia dutela. Eta hori ez da erraz lortzen.

miƩrcoles, 9 de septiembre de 2009

DEUSTUKO IKASTETXEA

Deustuko ikastetxea Bilbon aurkitzen da, Deustuko auzoan. Auzo hau oso ezaguna da Bilbon eta gaur egun denetarik aurki dezakegu bertan: Jolas egiteko parkeak, kirola egiteko eraikinak, igerilekuak, unibertsitateak, liburutegiak... eta askoz gehiago!! Gainera, Deustuko Ikastolatik bost minutura Guggenhem museoa ikusi daiteke, hala nola Euskalduna jauregia edo Iberdrolako dorre berria.

Deustuko Ikastolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza proiektuak jorratzen dira, biak "D" ereduari atxikituz. Hainbat proiektuen artean, Teknologia Berriekin harremanetan dagoen proiektu bat aurkitzen da: 3 urtetik gorako informatika tailerrak.


Eskolak eskolatik kanpoko zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola IGE-k (Ikastolako Guraso Elkartea). Azken hauen artean nire lana dago: Eskolaz kanpoko tailer pedagogiko / didaktikoak.

Egia esan, lehenengo aste honetan Deustuko Ikastolak oso sentsazio positiboak utzi dizkit. Haurrentzako testuinguru bikaina da, eremu zabal askorekin eta adin bakoitzerako material zehatzarekin.

AURKEZPENA

Kaixo denoi!!

Nire izena Kadder da eta Gasteizko Irakasleen Eskolan haur hezkuntzako irakasle izateko formaketan nabil.

Aurtengo ikasturtea hasi berri egin da eta ume askok aurreneko aldiz doaz eskolara. Jakingo duzuenez, iraileko lehendabiziko asteak nahiko gogorrak izaten dira irakasleentzako, oso zaila baita umeekin tratu lasai eta egonkorra lortzea. Zer esanik ez 3 - 4 edo 5 urteko haurrekin...

Nire kasuan Deustuko Ikastolan monitore gisa nabil, ordutegi trinkoa dela eta orduz kanpoko tailer didaktikoak antolatzen. Ni bezala beste monitore batzuk ditut lagun, nahiz eta bakoitza haur talde ezberdin batekin lan egin. Nire kasuan 3 - 4 urtekoekin nabil.
Adin hauekin lan egitea nahiko astuna egiten da, askok hasierako hilabete honetan eskola gorrotatzera ailegatzen baitira. Negarrak eta kexak eguneroko ogia da.

Blog honen bidez haurreneko egunetan egindako jolas eta aktibitateak azalduko ditut, hala nola izandako zailtasunak eta hauek gainditzeko bideak.

Beraz, Deustuko Ikastetxeko kurtsoari hasiera emateko unea da!